PABLO SARASATE:
1844. urtean jaio zen, Iruñean. Militar musikari baten seme izan zen eta, horren ondorioz, musika konposatzen eta biolina jotzen hasi zen. Bi urterekin Iruñetik alde egin zuen eta, zortzi urterekin bere lehenengo kontzertua eman zuen. Parisera ikastera joan zen eta, 1857.urtean "Bibolinaren eta Solfeoaren saria" irabazi zuen.
SEVERO ALTUBE:
Arrasaten jaio zen, 1879. urtean. Euskara asko gustatzen zitzaionez, hizkuntzalaria zen (musikaria izateaz gain). 1918.urtean ezkondu egin zen, Gregoria Gangoitirekin, eta, neskatila bat adoptatu zuten
1931. urtean Severo Altube Gernikako alkatea izendatu zuten.
IPARRAGIRRE:
1820. urtean jaio zen, Urretxun ( Gipuzkoa). Ejerzitoaren kide izan zen. Gerra Zibila amaitutakoan, Frantziara exiliatu zen. Hortik aurrera, Alemanian, Frantzian, Suizan, Italian eta Ingalaterran egon zen, kontzertuak eta antzerkiak egiten. Euskal Herrira etorri zenean, euskaraz, italieraz, frantsesez, gaztelaniaz eta ingelesez idazten zituen bere poemak. Geroxeago, Argentinara exiliatu zen eta, 1881. urtean hil zen.
No hay comentarios:
Publicar un comentario